ZERBAIT IZUGARRIA GERTATUKO DA HERRI HONETAN
Istorio labur honen egilea Gabriel García Márquez da. Gabriel Aracatan jaio zen 1927ko martxoaren 6an eta Mexiko hirian hiltzen 2014ko apirilaren 17an. Latinoamerikako idazle famatuenetariko bat izateaz gain, kazetaria ere izan zen. Berak idatzitako nobela garrantzitsuenetariko bat “100 años de soledad” da. 1982an, Literatura Nobel Saria eman zioten bere lan paregabeengatik.
Testu honen jatorrizko hizkuntza gaztelera da, Gabrielek ez zekielako euskaraz idazten. Joseba Sarrionandiak euskaratu zuen testu hau eta 1985an, Elkarrek kaleratu zuen.
Kasu honetan, hartzaileak 4.E gelako ikasleak dira eta kanala papera da, baina interneten ere aurki daiteke hainbat lekutan. Xede komunikatiboa irakurleak entretenitzea eta ikaskizun bat irakastea da.
Emakume baten goizeko susmoa egia bihurtzen dela da gaia.
Beste beretik, testu honetan gertatzen den gertakizuna hau da: Emakume bat kezkatuta dago zerbait izugarria gertatuko zela pentsatzen zuelako, eta txutxu-mutxu hori herri osora zabaldu zen. Hortaz, jendea prestatzen hasi zen, adibidez, okel libra bikoitza hartuz. Esamesa gero eta gehiago zabaldu zen. Herri osoa zer gertatuko den zain zegoen eta gauzak puzten hasi ziren: tenperaturaren inguruan, txorien agerpenaren inguruan… Pixkanaka-pixkanaka tentsioa handitzen joan zen, batek herritik joatea erabaki zuen arte eta besteak segitu zioten arte, beraien etxeak errez. Azkenean, herritar guztiek ihes egin zuten herritik eta emakumeak esandakoa bete egin zen.
Barne-egituraren alorrean, sarrera lehengo hiru paragrafoak dira eta bertan, emakumeak aurre-sentimendu bat izaten du zerbait izugarria gertatuko dela eta umeei kontatzen die sukaldean daudela, eta umeak billar-joko erraz batean galdu egiten du kezkatuta dagoelako amak kontatutakoarengatik. Korapiloa 4.paragrafotik 8.paragrafora da, eta hemen, emakumearen aurre-sentimendua herri osora zabaltzen da eta herritarrak txutxu-mutxuaz ohartzen direnean prestatzen eta gauzak puzten hasten dira. Azkenik, amaiera azken bi paragrafoak dira eta zati honetan, herri osoa herritik ihes egiten du beraien etxeak errez eta emakumeak aurrez-sentitutakoa bete egiten da.
Kanpo-egiturari dagokionez, prosaz idatzitako 10 paragrafoz eta 47 lerroz osatuta dago.
Hauek dira istorio honetan agertzen diren ekintzetako batzuk:
-Emakume bat kezkatuta dago, aurre-sentimendu bat duelako.
-Semeak billar-jokoan galdu egiten du.
-Esamesa herri osora zabaltzen da.
-Jendea prestatzen hasten da hondamendirako, okel libra bikoitza erosiz.
-Herritarrak puzten hasten dira txorien agerpenen eta tenperaturaren inguruan.
-Herritar guztiek ihes egiten dute beraien etxeak errez.
Istorioa herri txiki batean gertatzen da, esamesa azkar zabaltzeko txikia izan behar duelako herriak. Lekua erreala da, herri normal bat ematen duelako eta ez dagoelako gauza imaginariorik edo arrarorik. Herri horren barruan hainbat toki ere aipatzen dira: etxea (andrea gosaria prestatzen ari da), billar jokoko aretoa (semea billar jokora doa), harategia (okela erostera joan dira herritarrak) eta plaza (plaza hutsera bat-batean txori bat jaisten da).
Denbora kronologikoki ordenatua dago, goizean hasi eta arratsaldean amaitzen da. Testu honek egitura zirkularra duela ere esan daiteke, hasiera hasten den momentua eta amaieran bukatzen den momentua berdina delako.
Narratzailea kanpodiejetiko da, narratzaileak zer gertatuko den dakielako baina ez delako istorioan agertzen.
Protagonista eta arazoaren eragilea, aurre-sentimendua edukitzen duen emakumea da eta 2. mailako pertsonaiak herritarrak, harakina, andrearen semea… dira.
Narrazioa 3. pertsonan idatzita dago (semea billar jokora doan da) eta estilo zuzeneko elkarrizketak ageri dira (Norbaitek hau esan du: «Konturatu al zara zelako beroa egiten duen?») eta deskripzioak ez dira ugariak (zerbait izugarria). Baliabideei dagokienez, testu guztia hiperbolea dela esan dezaket, ez delako normala aurre-sentimendu batengatik herri osoa sutan uztea.