OLERKIGINTZA
Olerkia latineko "poiesis" hitzetik dator eta honek grezieraz "sortu, egin" esan nahi du. Antzinako Greziako jaietan musika, dantza eta poesia izanten zen eta honen ondorioz, lirikak garrantzi handia zuen. XII-XVII.mendeen artean lirikak pisu handia hartu zuen Europan eta urrezko aroa izan izan zuen.
Olerkigintzan, egileek beraien kezkak, sentimenduak eta bizi-esperientziak islatzen dituzte, idazketa eta era ezberdinean. Baliabide ugari erabiltzen dira normalean, adibidez, errepikapenak, paralelismoak eta anafora. Olerkiak narrazioetatik bereizteko oso garrantzitsua da neurria, olerkietan ez delako dena segidan irakurtzen edo errezitatzen, pausak egiten direlako. XX.mendearen baino lehen, olerkiaren lerro bikoitiek errima berdina izaten zuten eta neurri ezberdineko olerkiak izaten ziren. Hauek ziren:
-Zortziko txikia: Zortzi lerroz osatua eta 7/6 silabakoak.
-Zortziko handia: Zortziko lerroz osatua eta 10/8 silabakoak.
-Hamarreko txikia: Hamar lerro, 7/6 silabakoak.
-Hamarreko handia: Hamar lerro, 10/8 silabakoak.
-Kopla txikia: Lau lerro, 7/6 silabakoak.
-Kopla handia: Lau lerro, 10/8 silabakoak.
Baina XX.mendetik aurrera aldaketa handiak egin ziren olerkigintzan. Hasteko, bertsolaritza moldeetatik urrundu ziren, gero, poema libreak egiten hasi ziren (neurri eta errimarik gabekoak) eta azkenik, anaforak, paralelismoak eta errepikapenak erabiltzen hasi ziren.
Lehen euskal olerkia, Linguae Vasconum Primitiae da, Bernart Etxeparek idatzitakoa 1545ean. Etxepare apaiza zen eta bere olerkietan hainbat gai ezberdin jorratzen zituen, adibidez, amodioa edo erlijioa.