balada: Lehen kantatzeko eta dantzatzeko eta gero, errezitatzeko pieza lirikoa
Baladak kontu narratibo laburrak dira,beraz, historio laburrak kontatzen dira,hasieratik bukaerara, denbora lineal batean. Istorio horietan gertaera bortitzak egoten dira. Adib: Ezinezko maitasun-istorioak, indarkeriazko heriotzak, hilketak,borrokak...
Olerki genero honek iraupen luzea izan du, baina beti ez du izan harrera berdina. XVI.mendean onartu zen, XVII.mendean pixka bat galdu zen baina XVIII.mendean berriz berreskuratu zen.
Ezaugarri batzuk ditu beste testu mota batzuetatik bereizten direnak.Ez dago leku, denbora,ekintzen eta pertsonaien deskribapen sakonik, azaleko deskribapena erabiltzen da. Pertsonaiak nolakoak diren, esandakoaren arabera erakusten da. Eszena batetik bestera aldatzerakoan ere ez dago berririk.
Kantu narratibo labur hauek oroimena dute oinarri, horregatik, metrikaz eta errimaz kantatzen dira,memoriaz ikastea errexagoa izateko.Hortaz memoriz ikasteko laguntza batzuk daude:
Bi sailkapen egin daitezke baladetan, estiloaren arabera eta gaiaren arabera. Gai askotarikoak dira, baina orokorrean amodiozkoak eta gai erlijiozkoak izaten dira. Eta gaiaren arabera sailkatzerakoan 3 eredu bereizten dira:
Baladen forma poetikoa isometrikoa izaten da eta neurri ezberdinekoak (hiru neurtitz, zortzi neurtiz, lau neurtitz, hamar neurtitz...)

- Errepikapenak: Laguntza erabilienak dira. Narrazioak indarra hartzeko eta entzuleen harreta pizteko erabiltzen dira.
- Paralelismoak: Ideia edo egitura sintatikoa berriz erabiltzen da, baina lehen baino era xeheagoan.
- Elkarrizketak: Kontakizunerako unerik dramatikoenak adierazten dira.
- Metrika: Molde metriko asko daude baina denak ezrdinak dira.
- Errima: Antzeko soinuen bitartez sortutako errima erabiltzen da, entzutean atsegina izateko.
Bi sailkapen egin daitezke baladetan, estiloaren arabera eta gaiaren arabera. Gai askotarikoak dira, baina orokorrean amodiozkoak eta gai erlijiozkoak izaten dira. Eta gaiaren arabera sailkatzerakoan 3 eredu bereizten dira:
- Eredu epikoa: XV-XVI.mendeetakoa da eta Erdi Aroko bukaerako guduez, jauntxoen ekintzez eta bizi-giroaz hitz egiten du. Adib: Berreterretxearen kantorea.
- Eredu epiko-lirikoa: XVII.mendekoa da eta gaia guduetan eta maitasunean oinarritzen da. Adib: Egun bereko alarguntsa.
- Eredu lirikoa: XVIII.mendekoa da eta gaiak amodiozkoak izaten dira. Eredu honetan gaia sinboloen bidez eta elkarrizketa moduan adierazten da. Adib: Intxauspeko alaba.