ALEGIAK
Alegiak, protagonistak animaliak diren istorio laburrak dira, batzuetan prosan eta bertsoan idatzita egoten direnak. Amaieran, ikaskizun moral bat edukitzen dute, gogoetarako, hau da, istorioaren bukaeran irakaskizun bat egiten da eta horrela, umeek istorio dibertigarriak nirakurriz ikasi egiten dute. Hizkuntzak irakasteko erabiltzen dira gehienetan, egitura eta hizkera erraza dutelako eta hiztegia sinplea ere erabiltzen dutelako. Alegiek entretenitzeko ere balio dute, askotan oso testu dibertigarriak izaten direlako. Gero ere, istorio hauek euskaldunek naturarekiko eta abereekiko duten ezagutza handia adierazten dute.
Lehen alegiak, ahoz kantatzen eta jasotzen ziren baina idatzitako lehen alegiak Erroman eta Grezian aurkitu ziren k.a. 500.urtean. Mundu greko eta latineko ordezkari nagusiak Esopo eta Fedro dira. Esopo (k.a. V.mendean) munduko alegile famatuenetakoa da, lan pila bat egin zuen eta bere lan guztiak oso famatuak egin ziren, hainbat hizkuntzatara itzuli ziren. Bere alegietan, pasadizo moral eta satirikoak kontatzen ditu. Fedro berriz, I.mendekoa da.
Baina badira ere denboran eta espazioan gertuagoak diren beste alegile batzuk. Adibidez: La Fontaine eta Samaniego.
Pertsonaia hauez aparte, badira beste batzuk alegiak egin ez arren, besteen alegiak euskaratu dituztenak. Adib: Juan Antonio, Iturriaga, Artxu, Oxobi eta Bizenta Mogel. Pertsona hauetatik ezagunena Bizenta Mogel Azkoitiarra zen, alegiak euskaratu zituen lehen emakumea izan zelako eta euskal literatura aberastu zuelako. 1804an Ipui Onac liburua argitaratu zuen eta bertan, Esoporen 50 alegia eta bere osabaren beste 8 alegia ateratzen dira euskaraz itzulita.
Alegietan baliabide batzuk erabiltzen dira eta hauek dira gehien erabiltzen direnak:
Alegia pila bat daude eta horietatik hauek dira ezagunenak:

- Etopeiak: Pertsonen ohituren eta jardunbide moralen deskribapena azaltzen da.
- Prosopografia: Pertsona baten alde fisikoa deskribatzen da.
- Prosopopeia: Pertsonen portaera edo ezaugarriak izaki bizigabeei, animaliei edo objektu abstraktuei egozten zaizkie.
Alegia pila bat daude eta horietatik hauek dira ezagunenak:
- Inurria eta txintxarra
- Eltxoa eta zezena
- Azeria eta mahatsa
- Erbia eta dortoka
- Astoa eta mandoa